ALTXORRAREN BILA!

Lasaitzeko, gaitasunak indartzeko, gorputza entzuten ikasteko liburua.

Liburu honen berezitasuna istorio “aktiboa” dela erran dezakegu. Haurrak istorioan murgildu eta proposatutako ariketak egiten ahalko ditu.

Horrela, istorioa bizitzeak aukera emanen dio haurrari bere sentsazioak entzuteko, tentsioak kanporatzeko, hatsa hartzen ikasteko…

Igo autobusean eta etorri gurekin altxorraren bila, ea nolakoa izanen den!

Liburu honen laguntzarekin haur talde bat animatzeko aukera bada, gurasoak haurrekin/haurrarekin memento bat partekatzen ahalko du, haurrek haien artean erabil dezakete ala bakarrik CD-aren (istorioa+lasaiketa saioa) laguntzarekin.

Maialen Alfaro: Gorputz heziketako erakasle lanetan ibili da 15 urtez. Gaur egun, Sofrologo gisa ari da lanean haur eta helduekin, besteak beste saioak gitarraz eta kantuaz lagundurik proposatzen ditu.

 

Mayana Itoïz: 2008tik marrazkilaria, haurren liburu eta komikietan berezitua.

Harremanetarako: 0682490418maialen.alfaro@yahoo.fr.

ALTXORRAREN BILA!(+ CD arekin)

Maialen Alfaro/ Mayana Itoïz

Lasaitasunez bilduma