Galderez
beteriko egunak betirako dirautela zioen,
Egutegia
begiratze hutsak hutsunea sortzen zuela.
Negu
gorriak ustekabean agertzen zirela,
baina
gorritasuna benetakoa ez zela zioen.
Orbelak
sortutako goxotasuna beroa zela,
baina
behin erori eta hoztu egiten zinela.
Inguruan
sentitzen dugun energiak faltsuak zirela,
baina
zoriontsu izateko beharrezkoak zirela.
Maite
ditugun pertsonen irribarrea zaindu behar zela,
baina
huts egiterakoan usteltzen zirela.
Oraina
bizi behar zela eta bestea ahaztu,
baina
galderak egitera behartuta zeundela.
Ortzadarra
kolorea galtzen ari zela,
baina
zuk zure barrukoa ematen zeniola.
“Zer
da bizitza?”-galderari erantzuten zeniola,
eta
erantzuna ez zenekiela konturatzean zinenean.
Ustekabeko
gertaerek arrazoiak zituztela sinisten zenuela,
eta
arrazoi horiek gordeta zeudela konturatzen zinela.
Kontraesan
eta ulergaitz hauek biharamunean gertatuak direla,
eta
denbora zer den konturatu zinela.
Suak
emandako indarra magikoa zela,
baina
magia gaia “Magiaz” desagertu zela.
Izatea
zer den ulertu gabe joan zinela,
burua
makurtu eta ihes egin zenuela.
Beldurtia
izanez gero bideak galduko zenituela,
eta
oraindik bidegurutzean zaudela.
Ulertu
beharreko eta ulertezinak diren esaldiak,
bizitzaren
esku direla konturatzen zarenean.
Esku
horretan giltza bat duzunean,
eta
atea irekitzean galderak ulertuko dituzulakoan.
Sormena
infinitua dela ohartu nintzenekoa.