Erakusketa bideo eta bideo-instalazio lanez osatuta dago zeinen inguruan bi ekintza egingo diren, bat inaugurazioan eta bestea itxieran.
‘Tot i que’’azken hiru urteetan garatutako bideo-sortzailearen lau lan esanguratsuetan dago banatuta: ‘Videoensayo’, ‘Body As A Brick (el escritorio)’, ‘WAAITT’ eta ‘El Verí’. «Irudi bilakatzeko aukera duen gorputzari begirada zehatz bat da komunean dutena. Beraz, entseatzen duen gorputz bat dugu, tradiziotik tendentziara biratutako gorputz bat, sinboloak sortzen dituen gorputz bat, trikimailu bat egiten duen gorputz bat, antzerki bat».
‘Tot i que’ (baina / dena eta zer) astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30ra egongo da ikusgai Urazurrutia Aretoan, azaroaren 22ra arte.
Informazio gehiago
BilbaoArte Fundazioa
Prentsa eta komunikazioa
Alicia Prieto
Tlf.: 607606458
E-mail: prentsabilbaoarte@gmail.com