ELEFANTEKERIAK (2)EDO KORRONTE ZUZENAREN OKERKERIAK

Bonbilla argiaBonbilla argia

Gizakien tontokeriak kari, elefantekerietaz aritu behar berriz ere [1]. Thomas Alva Edisonek, bonbillaren asmatzaileak [2] —gizon argia beraz— ideia ilunak zituen zenbaitetan. Edison, korronte elektriko zuzenaren defendatzaile sutsua zen. Beharbada bere enpresako produktuek, azken finean eguneroko ogia zekarkiotenak, korronte zuzena erabiltzen zutelako. Tesla eta Westinhousek ordea, korronte alternoa zuten laket. Zein den hobeagoa, zein txarragoa… nahiko eztabaida teknikoa izan daiteke, biek dituztelako abantailak eta desabantailak [3]. Korronte alternoa hobeagoa da argindarra garraiatzeko. Korronte zuzena bateria batekin lor daiteke erraz.

Edisonek, jendeak korronte alternoa zuzena baino arriskutsua zela uste zezan —eta ondorioz, bere produktuak eta teknologia aiseago saltzeko— korronte alternoa erabiliz animaliak elektrokutatzen hasi zen, eta haien artean Topsy elefante gixajoa. Zartada elektrikoa edo elektrikara hartzeko, aukera dugu korronte alternoa edo zuzenaren artean: biek egiten dute min eta biak izan daitezke hilgarri. Baina Topsy elefantearentzat korronte zuzenaren gizon defendatzailea okerra izan zen [4].

Bai, berriz ere frogatu zen elefantekeriak astakeriak baino handiagoak direla, baina gizakeriak baino askoz txikiagoak [5].

[1] http://www.elinberri.eus/2019/01/02/elefantekeriak/

[2] https://eu.wikipedia.org/wiki/Thomas_Alva_Edison

[3] https://www.scienceabc.com/innovation/ac-vs-dc-alternating-current-or-direct-current-which-is-better.html

[4] https://www.wired.com/2008/01/dayintech-0104/

[5] Istorio osoa (historia!) oraindik ere ilunagoa da. Youtube-ko Smithsonian Channel-era jo, eta han, “electrocuted elephant” bilatu.