ALKOHOLA DROGA BAT DA.
NERBIO-SISTEMA ZENTRALAREN DEPRESOREA DA.
Nafarroan edaten hasteko batazbesteko adina 14,7 urtekoa da. Gazteen %80ak 18 urte bete baino lehen, edan du.
Arriskuzko kontsumoa:
Gizonezkoetan, astean 28 ardo (100 ml) edo 28 garagardo (200 ml.) edatea arriskutsua da osasunarentzat, eta emakumezkoen kasuan, kopuru honen erdia.
ALKOHOLAREN ERAGINAK:
Epe motzean:
- Hasieran alaitasuna ematen duen arren, edaten jarraitzen bada, logurea eragiten du.
- Jokaeran eragina dauka eta batzuetan oldarkortasuna areagotzen du.
- Sexualitatea okertzen da.
- Erreflexuak gutxitzen dira.
- Ikusmena okertzen da.
- Kotxe istripua edukitzeko arriskua areagotzen da.
- Bestondoa (zorabioa, buruko mina, sabeleko mina…).
Epe luzean (kontsumo arriskutsua):
- Nerabetasunean edaten hasten bada, garunean eragiten diren kalteak atzeraezinak izan daitezke.
- Loditzen du. Kaloria hutsak ematen ditu. Ez da elikagai bat.
- Bizi-kalitatea gutxitzen du, bai edadean eta bai familian.
- Hilkortasuna handitzen du.
- Minbizia:
- Gibelekoa.
- Este-gorrikoa.
- Burukoa eta lepokoa.
- Bularrekoa.
- Gibeleko gaixotasunak.
- Bihotz gutxiegitasuna.
- Hipertentsioa.
- Koronarioen gaixotasuna.
- Garuneko hodietako istripua.
- Aurikulako fibrilazioa.
- Pankreatitisa.
- Hezurretako hausturak.
- Buruaz beste egitea.
- Haurdunaldian haurrarentzat kalteak.
Koma etilikoa: Zer da?
Alkoholezko gaindosi bat da.
Gaixoa konorterik gabe gelditzen da eta ezin daiteke esnatu.
Gorakoak arnasbidera joaten badira, itota hil daiteke.
Bere bizitza arriskuan dago.
Zer egin?
- 112ra deitu.
FESTETAN, ONGI PASA, PASATU GABE!
Mikel Moreno Baquedano.
OEEkidea eta Famili Medikua.
You must be logged in to post a comment.