NAFARROA
Nafarroa deskubritzera zatozte
10 egun eskas dira Lurramako, Nafarroa deskubri dezagun, aurtengo lurralde gonbidatua.
300 laguntzaile eskas ditugu !
LURRAMA |
J-10 |
Izen ematea – Inscription bénévoles
2010-eko edizioaz geroztik, LURRAMAk lurralde edo eskualde bat gomitatzen du. Nafarroako laborariak LURRAMA-ra etorriko dira haien eskualdearen aberastasuna eta berezitasunen aurkeztera. EHNE ( Euskal Herriko Nekazarien Elkartea) laborantza iraunkorraren aldeko sindikatuaren inguruan bildurik eta INTIA (Nekazaritzako Elikagaien, Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutua)-ren laguntzari esker, hiru egunez toki desberdinetan atxemaiten ahalko ditugu.
Nafarroako aurkezpena gure web gunean atxemanen duzue.
Nafarroako laborariak, aurtengo ohorezko gomitak!
Eskualde hortako 30 bat laborari Miarritzera etortzen dira! Toki desberdinetan atxemaiten ahalko dituzue:
-
Bertako arrazen ezagutza : Nafarroako astoa, behorrak, moxalak, Rasa ardiak
-
Nafarroako ekoizpenen dastatze eta salmenta, etxe ekoizpenak : Idiazabal eta Erronkari gasnak, txitxirioak, olioa, irrisa, zainzuriak, patxaka, arno biologikoak, gargarnoak, pikilloak, arbendolak….
-
Nafarroako afaria 550 pertsonentzat : eskualde hortako ekoizpen onen ezagutzeko aukera, Miarritzeko ostalaritza lizeoko ikasleek prestaturik. Azaroaren 8an, ostiral arratsean. Menua hemen.
-
Mahai inguruetan parte hartzea : Imanol Iberio, Mendiko sotoko laboraria. Azaroaren 9an larunbatean, 15:00.
-
Kontzertu eta animazioetan : Petti Berako kantaria, Kaskezur Baztango rock taldea, DJ Tirri eta Tery, Ardanbera fanfarea, Oberena dantza taldea….
Xehetasunak hemen dituzu.
Lurrama
20, Cordeliers karrika
64100 Baiona
lurrama@ehlgbai.org
06 89 29 19 85
You must be logged in to post a comment.