Bilboko Udalaren ekoizpen artistikorako zentroak erakusketa honen ateak izango ditu zabalik azaroaren 22ra arte
(Bilbon, 2019ko urriaren 25ean).Mar Reykjavik artista balentziarraren ‘Tot i que’-ren ateak ireki ditu BilbaoArte Fundazioak, urte honetako bakarkako azken erakusketa.Aldi honetan, azken hiru urteetan garatutako bideo-sortzailearen lau lan esanguratsuenak hartuko dituUrazurrutia Aretoak: ‘Videoensayo’, ‘Body As A Brick (el escritorio)’, ‘WAAITT’ eta ‘El Verí’. Aretoak bideo eta bideo-instalazioen artean ibilbide bat proposatzen du zeinen inguruan bi ekintza egingo diren, bat inaugurazioan eta bestea itxieran.
Reykjavikek ikus-entzunezko sormenan garatzen du bere lan egiteko modua,baina bere lanak instalazio performagarriangauzatzen dira eszenaratzean, narrazioarigarrantzi handia emanez. Azken urteetan jarraitu duen norabideak gorputzetan eta hauen aktibatzeko gaitasunaninteresan dauka jatorria, batzuetan fisikoki eta beste batzuetan hitzez.‘Tot i que’-n artistak ikuslea, beste gorputz bat, barneratzen du bere piezetan honen ikuspuntu eta mugikortasuna erabiliz elkarri eragiteko.
Aurkeztu diren lau lanek gorputzen inguruan dihardute, gorputzarenganako begirada zehatz bat proposatuz honek irudi bilakatzeko posibilitateari dagokionez. ‘Videoensayo’ entseatzen duen gorputz baten inguruan; ‘Body as a brick (el escritorio)’tradiziotik tendentziara biratutako gorputz baten inguruan, ‘WAAITT’, BilbaoArten egoile bezala garatuta,sinboloak sortzen dituen gorputz baten inguruan; eta ‘El Verí’ trikimailu bat, antzerki bat, egiten duen gorputz baten inguruan. Artistak,lau lan hauek ulertzen saiatzeko,elkarrekin kontaktuan jartzen ditu, entsegu bakoitzean irudiekin lan egiten duen bezala.
‘Tot i que’ esamolde balentziarraren itzulpena ‘dena eta zer’ litzateke, edo ‘dena dela’. Dena, ‘tot’, erakusketa gelan dauden lau piezak osatzen dute eta Rodolf Sirera-ren ‘El Verí del Teatre’ –ren irakurketarekin aktibatuko da, David Ábalos Aliaga, Borja Gómez eta, artistak berak, Mar Reykjaviken eskuz. Inaugurazioan zehar izango da hau, urriaren 25ean, 20:00etan. Zera, ‘i que’, ‘WAAITT’ –ren aktibazioa suposatzen du, katalogoaren aurkezpenarekin batera egingo dena. Azaroaren 21ean izango da hau, 19:00etan, eta bisita gidatu batekin itxiko da ekitaldia.
‘Tot i que’erakusketaren inaugurazioa gaur arratsaldeko 19:30ean ospatuko da, eta astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara bisitatu ahal izango da azaroaren 22ra arte, sarrera dohainik.
ARTISTARI BURUZ
Mar Reykjavik (Sagunt, Balentzia, 1995). Arte Ederretan lizentziatua da Balentziako Unibertsitate Politeknikoan eta Madrilgo MasterLaven Ikus-entzunezko Sorkuntza Garaikidea masterra burutu zuen.
Bere lana estatu mailan La Gallera, Fundación La Posta, Valentziako Octubre CCC, Muvim edo Pols, CA2M,CasaBanchel,Espacio Oculto, Storm And Drunk, Madrilen, Bartzelonako Zumzeig Cinema,Salamancako Da2 Artium, Tenerifeko COAC, edo Getxoko El Respiraderon erakutsi izan da, eta nazioarte mailan Berlingo NGBK galeria, Stockholmgo SupermarketArtFair edo Buenos Airesgo El Recoletan.
Balentziako Boxes taldearen sortzaileetako bat. %50 Cinépoème. %33 Guardar Imagen Como.
Informazio gehiago
BilbaoArte Fundazioa
Prentsa eta komunikazioa
Alicia Prieto | 607 606 458 | prentsa@bilbaoarte.eus
You must be logged in to post a comment.