LURRAMA – AURTENGO EDIZIOAREN BILANA

LURRAMA 2019
Aurtengo edizioaren bilana

AZAROAREN 8-9-10

14 garren edizioa iragan da Biarritzen azaroaren 8tik 10era, hone hemen balorazio bat.

 

 

Lurrama 2019 ederki bukatu dugu usaian ez bezala, astelehenean goizeko 2etan ! Borrokalarien gaualdi hortan gudari leialak izan dira.
Bisitari ugariekin 3 egunez, edizio arrakastatsua izan da, hitzordu inportanta laborantza herrikoiarentzat. 960 laguntzaileen presentzia eta lan sutsuari esker 3 egun eta 3 gau antolatu ditugu. Hauek bihotzetik eskertzen ditugu.

Larunbatean, errekonozimendutzat hartu dugun  Frantziako ministroaren bisita izan dugu. 3 oren pasatu ditu gurekin,  Lurrama gertakari ezin hutsegina kalifikatuz.
Bere bisitak, aintzinean ematen dugun laborantza eredua balioesten du eta nahi genuke oraindanik plantan ezarriko duen politikan, laborantxa modelo hau bultza dezan. Euskal herriko laborantxa herrikoia ez da salbuespen bat izan behar, bainan transizio agroekologiko emankor baten bidez banalizatu behar da.

Valérie Masson Delmottek bere hitza ohoratu du, gurekin zen egutegi betea izanikan ere. Bere erranak oihartzuna ukan du, jendea hunkitua bainan esperantzaz betea utzi du. Maila hortako hizlaria gurekin izaitea azpimarratzekoa da, Lurramari beste dimentsio bat ematen zaio.
Beste hitzaldietan ere mami ta solasaldi interesgarrriak, izan dadin etxaldeen praktiken aurkezpena edo Acclimaterra txostenarena. Laster gure web gunean denak ikusgai izanen dira.
Lehen aldikotz Lurraman, irrati emankizun gastronomikoa zuzenean emititu du. « On va déguster » France Inter irratiko taldea hemen zen, plazer harturik berriz etorriko direla hitz eman digute.

Bestalde gasna, ogi eta tortilla lehiaketak iragan dira, hona hemen emaitzak :

GASNA LEHIAKETA :
Bortukoan ; 1/ GAEC SENPERE (Etchegoinberry) Eiheralarre 2/ Anicet Iratcabal Sohuta 3/ Jean Paul LENCO Ezterenzubi

Etxekoan ; 1/ Hegoa Mendiboure, Senpere  2/ Jean Luc Etchart PAGOLA 3/ GAEC Ekibegia (Negeloua&Jaureguy) Donaixti

Esnetegian ; 1/AZKORRIA 2/CLPB 3/ ONETIK

TORTILLA LEHIAKETA : 1/ AMALURRA 2/ ETXEPARE LIZEOA 3/ AUNAMENDI ELKARTEA

HERRIKO OGIA : Mr et Mme Hardy, la Boulangerie de l’Ocean à Ciboure.

Aurtengo tematika klima zen eta jendeen arranguretan den gai bat denez, egunerokotasunean kontutan hartzekoa, jestu arduratsuak har eta onar ditzagun aldaketa hau ahal bezain gehien saihesteko !

Hitzaldien programa osoa hemen duzu.

 

GURE FACEBOOK

 

TWITTER

 

Web gunea
Lurrama
20, Cordeliers karrika
64100 Baiona
lurrama@ehlgbai.org
06 89 29 19 85