IGOGAILUA JARTZEA.ZER DA JUXTUA???????

Berriz ere topatzen dugu egoera deserosoa eta zoritxarrez maiz gertatzen den bizilagunen komunitateetan. Igogailuaren mamua hain zuzen ere. Igogailuaren alde zenbat gaude? Zenbat kontra? Batengatik ezin dugu jarri baina nik 75 urte ditut eta kalera jaisteko ezinbestekoa dut igogailua jartzea. Holako esaldiak erabat ohikoak dira.

Bueno, jarriko gara lanean eta legeak zer dioen deskribatuko dugu eta gero norberak pentsatuko du zer den zer juxtua. Komunitate txiki bat 12 – 16 bizilagunekoa. Hasteko azken urteetan jabetza horietan lege aldaketak egon dira igogailuaren akordioa errazteko. Harira:

  • 2013 urtetik aurrera lokalek nahiz eta ez erabili igogailua ordaindu behar dute (soilik igogailua lehendabiziko aldiz jartzen denean eta beste supuesto batzuk betetzen direnean). Honek supusatzen du bizilagunek gutxiago ordaintzea.

  • Lehen, lege horizontala aldatu baino lehenago, akordiorako 3/5 alde egotea edo kuoten %60 alde egotea behar zen eta gaur egun gehiengo sinplea. Akordio horrekin printzipioz alde ez daudenei behartzen zaie.

  • Eta komunitatean 70 urteko edo elbarritu bat egotekotan ez da beharrezko akordiorik. Jarri daiteke zuzenean igogailua. Baina ordaintzeko igogailua baldintza hauek dira: bizilagunak igogailuaren kontra egotekotan bakarrik ordainduko dute 12 hilabeteko kuota arrunta gehienez. Egoera honekin gerta daiteke 80 urteko bizilagunak obraren %80 baino gehixeago berak bakarrik ordaintzea eta diferentzia beste bizilagunek. Kopuru hori ia pisu baten prezioa da.

  • Bai dirulaguntza dago bai, nafar gobernuak obraren %40 (BEZ a eta lizentzia kenduta) ematen du. Baina imaginatu 8 bizilaguneko komunitate batean 200.000,00 € koste osoa da eta dirulaguntza 75.000,00 €. Dirulaguntza komunitatearentzat da, ez baita pertsonalizatua errenta aitorpenaren arabera.

Orduan 75 urte emakume batek ez du lortzen igogailua egiteko akordiorik eta lehen esandako datuekin, berak bakarrik ez du ordaindu behar 100.000,00 €. 50 urte darama bizitzen bere etxean, betiko, lagunak, betiko dendak…eta saldu behar du bere pisua eta erosi beharra dauka etxebizitza bat igogailuarekin? Batzutan egoera horretan eta haserre entzuten da “ salduko diot pertsona gaizto bati izorratu zaitezte”.

Bestaldetik ere badaude bizilagunak benetan ez dela kontua ez dutela igogailurik nahi baizik eta benetan ezin dutelako ordaindu igogailuaren derrama.

Ikusten duzuenez egoera korapilatsua da bai jende zaharra edo elbarrituarentzat, baita igogailua ezin duena ordaindu pertsoneentzat.