ERREGINA-JELEA, EZTIA, PROTXORTALOA, POLENA

Zer da zer? Azken aldian oso nekatuta dabilen ume bat daukat…nere ama heldua dago eta sukarrarekin dabil baina ez dakite nondik datorkion…egunero jasotzen ditudan kontsultak dira. Denok dakigu erlezaintzatik datozela, baina denak ez dira gomendagarriak adina eta min motaren arabera. Aurrerago askorako ematen duen gai honetaz gehiago jakinen dugu, oraingoz erregina-jeleak (jalea real) defentsen maila igotzeko, animoa igotzeko eta jateko gogoak haunditzeko ona dela jakizue. Aldiz protxortaloa (propoleo) infekzioa ekiditeko hartuko dugu, prebentzio moduan zein osatzeko. Erregina-jelea ez da gomendagarria koagulazioaren aurkakoak hartzen dituzten pertsonentzat, ezta diabetikoentzat. Polenaren inguruan zer esan…hurrengoetan jaki liluragarri honen inguruan gehiago mintzatuko gara…