ZINEMA EUSKARAZKO AZPITITULUEKIN FILMAZPIT-EKIN LANKIDETZAN

2020ko hilabete bakoitzeko lehen asteazkenetan «Lehen asteazkeneko hitzordua» proiekzio saila hartuko du BilbaoArteko Art House Zinemak,  Filmazpit-ekin lankidetzari esker. Bere hirugarren edizioan 12 filma eta dokumental izango ditu ziklo honek, guztiak azken hamarkadan ekoiztuak, jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin.

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

URTARRILAK 8, 19:00 THE FLORIDA PROJECT, SEAN BAKER

2017, AEB, 112′ (16 urtetik gorakoentzat gomendatua)

Zuzendaria: Sean Baker | Gidoia: Sean Baker, Chris Bergoch | Aktoreak: Willem Dafoe, Brooklynn Prince, Valeria Cotto, Bria Vinaite, Caleb Landry Jones | Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa | Gaia: Txirotasuna Ameriketako Estatu Batuetan

Sinopsia: The Florida Projectek sei urteko Moonee azkarraren eta haren askotariko lagunen istorioa kontatuko digu. Haurren uda-oporrak abenturaz eta bihurrikeriez beteta daude; inguruko helduek, aldiz, garai zailak bizi dituzte. Estatu Batuetan, bizileku iraunkorra ziurtatu ezin dutenentzat azken babesleku bihurtu dira motel merkeak. Gero eta gehiago dira behartsu ikusezin horiek, eta horietatik % 41 aterpea emango dien bizitoki bat izateko egunero borrokan ari diren familiek osatzen dute. Istorio hau Orlandoko aldirietan dago girotua; Orlando, planetako opor-hiriburu nagusia eta “munduko toki magikoenaren” etxea. Parke tematikoen eta turistaguneen lurraldea zeharkatzen duen errepidearen luzera osoan, bere garaian Disneyren mistika ustiatuz turistak erakartzen zituzten motel merkeek etxerik gabeko familiak hartzen dituzte gaur egun. Halako batean bizi dira Moonee eta haren ama Halley, 22 urtekoa: zehazki, Magic Castle motelean.

https://bilbaoarte.org/jarduerak/lehen-asteazkeneko-hitzordua-cine-en-version-original-con-subtitulos-en-euskera-en-colaboracion-con-filmazpit/?lang=eu