ZERO ERAIKINAREN FATXADAREN DISEINU PARAMETRIKOA

Zero eraikina Hernanin dagoen Orona Ideo proiektuko eraikin nagusia da eta eraikuntza jasangarriaren eta diseinu bioklimatikoan oinarritutako hainbat aspektu aplikatu izanagatik da berezia. Zero eraikinaren oinarrizko itxura formala hegoaldera 15º inklinatzen den 90 m-ko diametroa eta 16 m-ko altuera duen zilindro bat da. Orubearen behealdean dago, Galarretako biribilguneari fatxada emanaz. Testuinguruarekin integrazioa bilatuz, fatxada honek traza kurbatua du, ertzik eta plano frontalik markatu gabe. Aldi berean, haren beirazko azalaren islek paisaiaren pixelak islatzen dituzte eta bolumenaren eskala aldarazi eta barrualdea ezkutatu egiten dute. Oinezkoaren irisgarritasunari protagonismo berezia ematen zaio, eta horrela bolumenak sortzen duen hegalak barrualdeko plazara sartzeko eta barrurago kota ezberdinetan dauden gune eta lorategiak zeharkatzeko gonbita egiten du. Testua osoa: 31_8barrutieta