KOKO OLIOA

Hainbat dira fruitu honi, bere olioari zehatzago, eman dakizkiogun erabilerak…duela urte ez asko, nik elikaduraren inguruko ikasketak egin nituenean erabat ezgomendagarria zela esaten zen, batez ere elikadura moduan, bere balio kaloriko altuagatik, baina guztia bezala, tamainan hartuz gero, denak ditu euren onurak. Gaur zera kontatuko dizuet, kosmetika mailan bere erabilera liluragarria da, azal atopikoentzat bikaina, dermatitisa dagoenean, baita haurtxoentzat ere, zein eguzkia hartu ondoren. Baita ilearentzat maskarila gisa jarrita, zer esanik ez hain famatua den hortzetako lertzoarentzat (sarro), egunean behin fluor moduan erabilita, onurak berehala ikusiko ditugu. Erostekotan kontuan izan, olio birjina izan behar duela, ekologikoa eta lehen presio hotzekoa. Kosmetikarako zehazki egina dena ez dizuet gomendatzen, ez du pena merezi garestiago delako, elikadurarakoa gainera kalitate hobea izanen du.