DATUAK, GAUR EGUNGO URRE ETA HARRIBITXIAK HITZALDIA

Datorren ostiralean, urtarrilaren 31an  “Urtarrila, Matematikaren bila” zikloaren barnean, Beasaingo Igartza jauregian, 19:00etan, Usue Morik “Datuak, gaur egungo urre eta harribitxiak” izenburuko hitzaldia eskainiko digu.

Ziklo hau Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Fakultatearekin batera antolatzen dugu iaz izenpetu genuen hitzarmenari esker.

Zikloaren programazioa honakoa da:

https://issuu.com/lemniskata/docs/urtarrila__matematikaren_bila_2020

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi email honetara edo 618569762 telefonora deitu. Zuen laguntza eskertuz, jaso agurrik beroena.

Jose Luis Etxezarreta (618569762)

Egitaraua:

Hitzaldiak:

Urtarrilaren 31an, 19:00, ostirala, Beasaingo Igartza jauregian, Usue Mori: “Datuak, gaur egungo urre eta harribitxiak”. Euskaraz

Erakusketak:

Urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra, Lazkaoko kultur etxean, Lemniskata Matematika Argazki Lehiaketako Erakusketa

Otsailaren 19tik 29ra, Ordiziako Barrena jauregian, Lemniskata Matematika Argazki Lehiaketako Erakusketa

HURRENGO OSTIRALEKOA:

USUE MORI:


USUE MORI.

Matematikan lizentziatua eta Ingenieritza Informatikoan doktorea Euskal Herriko Unibertsitate UPV/EHUtik, 2010 eta 2015ean, hurrenez hurren. Matematika Aplikatua eta Konputazio arloko masterrak burutu zituen, baita ere UPV/EHUn.

Gaur egun, irakasle atxikia da UPV/EHU Informatika Fakultatean, Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala sailean, eta matematika arloko irakasgai ezberdinak irakasten ditu. Ikerketari dagokionez, Intelligent Systems Group taldeko partaidea da.

Bere lana, gehienbat, datu mehatzaritza eta ikasketa automatikoa arloetan burutzen du, hainbat aplikazio eremuetan problemak landuz, besteak beste, errepideetako trafikoan, zibersegurtasunean eta finantzetan.

 

 

Hitzaldiaren lerro nagusiak:

Azken urteotan, teknologiaren garapen azkarrak datu kopuru izugarria jasotzea eta gordetzea ahalbidetu du. Datu guzti hauen trataera eta analisia eskuz edo teknika ez-automatikoekin egitea jada ez da posible eta, beraz, datu meatzaritza eta ikasketa automatikoa bezalako arloak indar handiarekin sartu dira, bai eremu zientifikoan eta bai gizartean ere. Zeinek ez ditu entzun egun “Big Data” hitzak? Ikerkuntza arlo hauek estatistikarekin lotura estuak dituzte baina baita konputazio eta adimen artifizialarekin ere. Haien helburua datuetatik modu automatikoan ereduak ateratzea da, portaerak orokortu eta iragarpenak egiteko asmoarekin. Hitzaldi honetan, datu analisi arloko problema garrantzitsuenetako batzuei buruz hitz egingo dugu, besteak beste, medikuntza, industria eta merkataritza arloetako aplikazioetatik abiatuz.