ZINEMA ZIKLOA: «ZINEMA GALDUA»

2020ko otsailaren 6tik 20ra «Zinema Galdua» filmen ziklo berriaren lehen emanaldia proiektatuko da BilbaoArteko Art House Zinema Aretoan, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.

Sarrera librea aretoaren edukiera bete arte.


ZINEMA GALDUAREN AZTARNAK

Denborak gauza bakoitza bere lekuan jartzen ez dituen bezala, urteen joanak ere ez ditu  justizia poetikoz konpontzen ahanztura handiak. Asko jota, arduragabekeria barkaezin batzuk soilik konpontzen dira. Publikoak, entitate gobernaezin baina merkatuaren interesen esanekoak, ezkutuan gertatu zenari arreta jartzea lortu arte.

Obra galdu esaten diegu, euren garaian galdu izan zirenek gozatzen jakin izan ez zuten edo ahal izan ez zuten zinema obra horiei. Egun “kultozko” deritzenei, alegia.

Sortzaile handien lanen errepasoez osatutako programazio konprometitu batek baimentzen digun arrastoen artean, eta proposamen berrien programazio anitz eta konprometituekin, sortzen zaizkigun aukeren araberako ziklo intermitentearekin hasi da 2020, urte honetan zehar agertzen joango diren zitak.

Zinema galduaren arrastoak” deitzen ditugu, kalitatea alde batera utzita, ia errekonozimendurik gabeko pieza horiei. Edozer galtzeko erarik okerrena.

Lehenengo sarraldi honek, gerraosteko zinema espainiarrean izango du ibilbidea, “Vida en sombras”; Frantziako zinemagile japoniar baten obra singularra, Yuki & Nina; eta muturrekoa eta argentinarra den pieza bat, hots, bi aldiz muturrekoa; “Historias extraordinarias” izenburupean.

Hiru pelikula berezi dira, galdu ezin daitezkeen hiru zita, denbora luzez, bakoitza bere modura, galduta egon direnak.

https://bilbaoarte.org/jarduerak/ciclo-de-cine-cine-perdido/?lang=eu