IBUPROFENOARI DAGOKIONEZ, DOSI GUTXIAGO SEGURTASUN GEHIAGO

Lerro hauen idazpurua da Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak abian jarri duen ekimena. Elkargoak azpimarratu du ibuprofenoren dosi seguruena, gizaki helduetan, hartualdi bakoitzeko 400 miligramokoa dela, eta gehienez 400 miligramoko hiru hartualdi eguneko. Halaber ohartarazi du tratamendua gehienik ere hamar egunekoa izan behar dela. Hau da, mina kentzeko dosi txikiena hartu behar dela, ahalik eta denborarik gutxiena.

Dosi horiek nahikoak dira mina arina edo moderatua denean: buruko mina, hortzetako mina, faringitisa, otitisa, tendinitisa etab., baita sukarra jaisteko ere.

Ibuprofeno dosi handiagoak ez dira eraginkorragoak, eta gainera berekin dituzte bihotz-arazoak izateko arriskuak, eta digestio-aparatuko odoljarioak izateko arriskuak ere bai.

Gogora ezazu, bestalde, ibuprofeno 600 miligramoko dosia eskuratzeko, medikuaren errezeta beharrezkoa dela.