ZEANURI

Basayaunek len ibilten zirian Askastilloan, eta bein yaso san gison bat baso orretara yoaten negurako morkol seatuten. Eta morkolak astrilletuten asi sanean, agertu yakon Basayaune, eta esan eutzon beragaz yoateko. Gison ori estu ta larri, es ekien ser egin, eta gogora etorri yakon eskapetako modu bat. Etxoi su apur baten, esan eutzon Basayauneri, auxe egur au astrilletu arte etxekoak gero eroan deyen. Baye orretako lagundu bear deustazu arin seatuten, gero sugas yoateko. Sartu egisus ba amar atzamarrak astrillen, eta indar egin ori sabalduteko eta askorea aterateko eta beste askorakada bat emoteko.

Au egin eban Basayaunek eta gisonak atera oan askorea, eta atzamarrak arrapau eutzesan egur bitartean, eta Basayaune an gelditu sen lotute, eta besteak eskapau oan.