EUSKO BIARNOTAR ARDIA (MORFOLOGIA)

Pisu ertaineko animaliak dira, buruaren kolorea beltzetik gorriraino doazen kolore ezberdinak izan ditzake. Ahariak adarrak dituzte eta ardiek izan ahal dituzte nahiz eta ez beti. Artile zuri, luze eta ia lurreraino zintzilakatzen dena. Ardiak 50 – 60 kg. izan ohi dituzte, arrek aldiz 75 – 85 kg. artekoak izaten dira. Udaberrian arkumeak eta udan esnea ekoizten dute abeltzainek.

Arraza honen beste datu batzuk: Ardi bakoitzaren esne kopurua denboraldi bakoitzeko 120 kg., 130 eguneko esnealdian. Ematen duten esneak % 7,42ko koipekia dauka eta % 5,39ko proteina.