Eternalki elkarri begirada eutsiz egiten diote aurre bizitzari;
higadurari, tentsioari, euren besarkada ozpintzen duen herdoilari.
Denborak ez du gupidarik, denborak ez du pazientziarik,
aurrera doa bere apatxek harrapatzen duten guztia txikituz.
Baina, hala eta guztiz ere, hor diraute, elkarri begirada eusten,
denbora garaitzeko esperantza izango balute bezala.