Datorren larunbatean, otsailaren 29an, ProtoMakers elkarteak CanSAT proiektuaren simulazioa Arizen (Itza, Nafarroa) egingo du. Helburua taldeek bere sateliteak jaurtitzen probatzea da, benetako lehiaketarako prestatzeko.
CanSAT proiektuaren helburua satelite bat jaurtitzeko misio erreal baten alderdi guztiak simulatzea da; haren diseinua, garapena, frogaketa, jaurtitzea, funtzionamendua eta datu-bilketa eta analisia barne, talde-lanaren bidez. Bigarren hezkuntzako ikasleentzat zuzendutako proiektu hau Europako Espazio Agentziak antolatzen du.
Talde bakoitzak gutxienez bi jaurtiketa egingo ditu, eta haien ezagutzak eta esperientzia partekatzeko aukera izango dute.
IES Iturrama BHI, IES Navarro Villoslada eta IES Barañaingo taldeek parte hartuko dute.
Olgetarako helburua duen jarduera hau doakoa da eta esperientzia partekatu nahi duen edonorentzat irekita dago.
Ekitaldiaren esteka: https://protomakers.club/protosat-2020/
Ekitaldiaren behin-behineko programa atxikitzen dugu.
09:00 Ongietorria eta aurkezpen txikia
09:25 Jaurtitzeko agindua esleitzea
09:30 Azterketa teknikoa eta lehen jaurtiketak
11:30 Hamaiketako
11:45 Taldeen bigarren jaurtiketa
13:45 Ondorio orokorrak
14:00 Amaiera
Kontaktua:
PROTO MAKERS CLUB
Jazar. Arostegi Etorbidea, 12B 2.D Iruñea, Nafarroa
e-mail: info@protomakers.club
Web: https://protomakers.club/