TUPINAMBO

Gutxi ezagutzen den tuberkulua da eta nahiz eta bere ezaugarriak patatarenaren antzekoak izan, orburuaren familiakoa dela jakin behar dugu. Inulina kopuru haundia du, hezte-flora birsortzen duen fibra prebiotikoa. Azukrearen xurgatzean ezinbesteko papera du, diabetikoentzat elikagaia gomendagarria izanik. Orburuaren zapore antzekoa du, pixka bat gozoagoa. Egosia, frijitua, zein labean errea kontsumitu daiteke.