‘BOONIE BEARS: ABENTURA HISTORIAURREAN’ ZINE-ARETOETAN ESTREINATU DA

‘‘Boonie Bears: Abentura historiaurrean’ animaziozko film dibertigarria euskaraz ikusteni ahal dugu gure lurraldeko zinemetan, Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programari esker.

Egitasmo honen bitartez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak haurrei eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du, baita euskara sustatu ere zinemaren sektorean. ‘Turuleka Oiloa’ filmaren ondoren, ‘Boonie Bears: abentura historiaurrean’ izango da Zinema Euskaraz programaren barruko bigarren estreinaldia aurten.

Leonn Ding-ek eta Huida Lin-ek zuzendutako abenturazko komedia honetan Vick eta hartzak iraganean harrapatuta daude, jatekoan besterik pentsatzen ez duten animalia erraldoiz inguratuta. Protagonistak banandu egiten dira eta euren bizitzako abenturarik arriskutsuena biziko dute. Oztopoen aurrean, honako zalantza sortzen da: elkartu eta itzultzea lortuko dute, edo historiaurrean harrapatuta geratuko dira betiko?

Filma honako zine-aretoetan estreinatuko da euskaraz: Golem Alhóndiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), Antiguo Berri Zinemak (Donostia), Getxo Zinemak (Getxo), Gran Cinema Zugaza (Durango), Niessen Zinemak (Errenteria), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Modelo Zinema (Zarautz), Bastero (Andoain), Gurea (Amasa – Villabona), Areria (Lazkao), Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga) eta Oñati Zinema (Oñati).

Argibide gehiagorik:

Jara Ayucar

komunikazioa@zineuskadi.eu

+34 636 80 62 21 www.zineuskadi.eu