KAXETAK 4

Otsailak 6an KAXETAK 4 programa burutu genuen Okelan. Bertan, Izan Sampedro Ladislao artista eta diseinatzailea eta Katza DJa eduki genituen gurean.

Zer da KAXETAK?

KAXETAK, egun batez buruz buru elkartuko diren bi artisten arteko topagunea da, arte plastikoen praktika ohikoen alboetan kokatzen diren proposamenak jasoko dituena

Artisten informazioa:

*Izan Sampedro Ladislao (Erandio, 1993)

“Garbigune”

Bere lanak senaren eta berehalakotasunaren bidez sortzen ditu. Photoshopa zabaltzen du, zeozer egin eta programa ixten du zeozerk funtzionatu duela uste duenean. Bere formakuntza interneta da eta egunerokotasunean gurutzatzen zaizkion irudiak. KAXETA honetarako 2019ko bigarren sehilekoan ekoiztutako lanak ekartzen ditu, Garbigune deituriko USB batean bildu dituenak eta bere lehen erakusketa osatzen dutenak.

*Ekaitz Aiarzaguena (Durango, 1982)

“Two youtube videos and a motherfucking crossfader dot com”

Katzari aukeratzea, testuinguruari uko egitea eta sekuentziatzea gustatzen zaizkio. DJ lanetan jarduten duenean horri eskeintzen dio bere esfortzurik nagusiena. Kasu honetan, bere aukeraketa bakarrik Youtubeko barrentasunean dauden bideoetan oinarrituko da. Behin existitzen zen eta aldi berean, hor dagoen, web baten itxura hartuz.; “Two youtube videos and a motherfucking crossfader dot com”, objektu berri bat sortzen saiatuko da, arrotza den material batetik abiatuz, nahastuz eta testunguru eta narratiba berri batekin hornituz.

Informazio guztia hemen:

 

http://www.okela.org/eu/proiektuak/kaxetak-4