8URT
2ABE2020
2020ko hilabete bakoitzeko lehen asteazkenetan «Lehen asteazkeneko hitzordua» proiekzio saila hartuko du BilbaoArteko Art House Zinemak, Filmazpit-ekin lankidetzari esker. Bere hirugarren edizioan 12 filma eta dokumental izango ditu ziklo honek, guztiak azken hamarkadan ekoiztuak, jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin.
Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.
MARTXOAK 11, 18:30
ESKERRAK JAINKOARI,
FRANÇOIS OZON
2019, Frantzia, 137′
Jatorrizko izenburua: Grâce À Dieu | Zuzendaria: François Ozon | Gidoia: François Ozon | Aktoreak: Melvil Poupaud, Denis Ménochet, Swann Arlaud, Éric Caravaca, François Marthouret, Bernard Verley, Martine Erhel, Josiane Balasko | Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa | Gaia: Pederastia eta bere estalketa Elizan
Sinopsia: Lyonen bizi da Alexandre bere familiarekin. Egun batean ustekabean jakingo du boy scout bat zenean beraz abusatu zuen apaizak haurrekin jarraitzen duela lanean. Borrokaldi bati ekingo dio, eta berarekin elkartuko dira François eta Emmanuel, apaizaren beste biktima batzuk, hitzen bitartez haien sufrimenduaz libratzearren. Baina beren testigantzen jazarpenek eta ondorioek ez dute, ordea, inor onik utziko.