NERUDAREN POSTARIA

Antonio Skármeta

Mario Txileko herriska batean bizi den mutil gaztea da. Mario arrantzan aritzen da bere aitarekin batera, baina ez du inolaz ere gogoko egiten duen lana. Behin posta bulegoko atean zintzilik dagoen notatxo batean postari laguntzailea behar dela irakurri eta bitan pentsatu gabe bere burua aurkezten du. Marioren lan berria gutunak Isla Negrara eramatea izango da, zehatzago esanda, Pablo Nerudari eraman beharko dio posta.


http://booktegi.eus/liburua/185/nerudaren-postaria-antonio-sk%C3%A1rmeta