¡OJALÁ TE SUICIDES!

Urte asko igaro nituen egiazko Maddi nolakoa zen bilatzen, nire buruarekin liskarrean eta azkenean laguntza behar nuela ohartu nintzen. Nire burua zaintzeko lanketan hasi nintzen aholkatu zidaten psikologo baten laguntzaz eta horretan ari nintzela, lehenaldira jo behar izan nuen gaur egun ditudan arazo asko, nerabezaroan jasandako egoeraren ondorioak baitira. Niretzat, ez da erraza guzti hau kanporatzea, baina neuk bizitakoa transmititzea norbaitentzat lagungarri bada, zentzu bat izango du igarotako guztiak. Bullyinga jasaten hari bazara, irakur ezazu niri gertatutakoa. Agian, aurrera pausu bat emateko baliagarri izango zaizu eta. Hona hemen nerabezaroko Maddiren historia eta gaur egungo Maddiren ikuspuntua.

Jarraitu irakurtzen, testu ososa:  ¡OJALA TE SUICIDES!