EUSKOA ZENBAKITAN

2020ko urte hastapenean, milioi bat eta erdi eusko baino gehiago ibiltzen ari dira, 3 800 kide partikular badira, 1 000 profesionaleko sarea, 22 herri kide, bai eta Euskal Hirigune Elkargoa ere; hots, Euskoa Europako tokiko moneta nagusia da, Alemaniako Chiemgauer eta Ingalaterrako Bristol Pound moneten aitzinean.

2019ko abenduaren 31n, 1 544 235 eusko ibiltzen ari ziren (2018. urtearekin konparatuz, + % 41): 484 000 billetetan, eta 1 059 000 eusko-kontu numerikoetan.

Euskoaren % 3aren sistemari esker, 29 066 eusko banatu zaizkie 50 elkarteri, 2019an, 2018ko uztailaren 1.aren eta 2019ko ekainaren 30aren arteko denboraldiko.

2019an, partikularrek 1 151 438 eusko aldatu dituzte (laurden bat billetez, hiru laurden numerikoz), eta profesionalek 703 536 eusko berriz trukatu dituzte eurotan. Beraz, ibiltzen ari den eusko kantitatea 447 000 euskoz emendatu da 2019an.  2018ko urrian, Euskoa izan da ibiltzen ari den milioi bateko marka gainditu duen lehen tokiko moneta.

Eusko-sareko profesionalen % 56k hemengo hornitzaile bat (gutienez) hartu dute, beren euskoen erabiltzeko. Eta % 84k ez dute sekula eusko bakar bat ere eurotan trukatzeko beharrik ukan.