DENBORA

Denbora aurrera doa etengabean.

Lo gaudenean ere luzatu egiten dira oro zimur; bilakatuz goaz oro simaur.

Aurrea hartu nahi genioke, atzean utz gaitzan beldurra nagusi ez dakigun;

helmugara garaiz hel gaitezen.

Eta, bat-batean, itoaldiaren ukondokada sentitzen dugu sudurrean,

hersturaren oinak bularrean.

Burua altxatzean, begien aurrean, bizikleta.

Hartu nahi genuke, ibili nahi genuke,

baina gu bezain kateatuta dago.