BERTAKO BEHIEN ARRAZAK

Latinezko behiaren izena Bos primigenius da, ugaztun belarjalea da, aspaldi etxekotua. Ekoizpen ezberdinetako arrazak daude, haragi, esnea eta larrua besteak beste. Zamaritzat ere erabili izan dira.

Gure inguruetako behi arrazak:

Euskaldunon baso, baserri, soro eta bailaretan ondorengo behi arraza ezberdinak topatu ahal ditugu:

  • Terreña

  • Pirineoetako behia

  • Betizu

  • Montxina

Adina, sexu eta ezaugarrien araberako izen hauek ematen zaizkie:

  • Behi: eme heldua

  • Zezen: ar heldua

  • Idi: ar zikiratua

  • Txahal, aratxe, txekor: gaztea

  • Urrixa: txahal emea

  • Idisko: txahal arra

  • Bigantxa: 3-12 hilabeteko emea

  • Biga: 1-3 urteko emea

  • Zezenko: 2-3 urteko arra

Ondorengo agirietan euren inguruko zehaztasun eta datuak ezagutuko ditugu banan banan, bilakaera eta morfologia landuz.