ENKI (SUMERIARREN MITOA, SEGUR ASKI K.A. 3000. URTEA BAINO ANTZINAGOKOA)

Goldea eta uztarria gidatu zituen,
Enki printze handiak…;
Ildaska sakratuak goldatu zituen;
Bihia emendarazi zuen betiereko Soroan.
Ondoren, Jainkoari, ordokiko joiatxoak eta apaingarriak,
Bere indarrarekin estaliak, Enlilen Baserritarra,
Enkimdu-ri, ubideen eta sakonuneen jainkoa,
Eman zion haren kargu egin zedin.

 

Jainkoak betiereko Soroari deitu zion orduan,
gunu-bihia ekoitzarazi zion;
Enkik baba eta babarrun ugari emanarazi zion:
…en bihiak, bihitegirako pilatu zituen.
Enkik bihitegiz bihitegi gehitu zuen,
Enlilekin ugaritasuna biderkatu zuen herriarentzat…;
Eta Damari… bere indarra herrialderako,
“buru beltzen” sostengu aldagaitza.
Ashnani, gauza guztien indarra,
Enkik zaintzaren ardura eman zion