Lekukoak zentzu bikoitza du : ingurukoa, hemengoa eta baita ere pasarazten den lekukoa, mezua…
Lekukoaren pasarazteak laborari eta kontsumitzaileen arteko elkartasuna irudikatzen du, urrunago joaiteko bakotxak besteari buruz egin behar duen bide puska…
Plataforma honek tokiko eta kalitatezko janari anitza eskaintzeko Ipar Euskal Herriko laborarien engaiamendu kolektiboa erakusten du.
Gure eguneroko ohidurak inarrosten dituen garai honetan untsa zireztela espero dugu. Ohartzen gira zuetako ainitzendako zirkuitu labur eta salmenta zuzeneko sistemetan erosteko nahia haundituz doala.
Eskertzen zaituztegu eta krisi honen ondotik, espero dugu ohitura on horiek segituko dutela, bai eta ere berriz plazerekin hornituko ditugun ostatu eta jantokietan.
LEKUKOA azken 30 urtetan laborantza herrikoi eta iraunkorra defendatzen duten Ipar Euskal Herriko laborari egiturek sortu eta kudeatzen duten plataforma kolektiboa da.
Egungo krisiaz haratago, lotura iraunkorrak sortu nahi genituzke. Antolatzen ditugun pesta eta ekitaldietan berriz nunbre haundian bildurik ikusi nahi zaituztegu : Comptoir Paysan/Laborarien Xokoa, Idoki merkatuak, Asunak, Lurrama.
Gure egiturek – Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea-Idoki, Biharko Lurraren Elkartea, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, ELB sindikatuak heien mozkinak zuzenka saltzen dituzten laurehun bat etxe ekoizle biltzen dituzte.
Gure egunerokoan, elikagaien produkzioa eta elikaduraren bertokiratzeko lan egiten dugu, gure landare, kabala eta ingurune soziala errespetatuz kalitatezko desmartxa kolektiboen indartzen.
Agian fite berriz lasaiki ibiltzen ahalko gira usaiako merkatuetan, zuen haurrek kantinako gure mozkinak galdatuko dizkizuete, lekuko denda ttipiak azkartuko dira, ostatuetan janari ezin hobeak proposatuko dauzkigute… Anartean, gure mozkin onak goza egizkizie!
https://eu.lekukoa.com/qui-sommes-nous