«CUERNOS A LA VISTA / ADARRAK BISTARA» ERAKUSKETA

2020ko ekainaren 1etik 19ra, 2019an egoiliarra izandako Damaris Pan artistaren «Cuernos a la vista / Adarrak bistara» erakusketaren ateak izango ditu zabalik BilbaoArtek.

Sarrera doan edukiera bete arte (egunean indarrean dagoen araudiaren arabera mugatuta). Nahitaezkoa da maskara erabiltzea.

Damaris Pan artista eta irakaslea da EHUko Arte Ederretako Fakultatean. Desbideratzearen eta anomaliaren inguruko doktore-tesia defendatu zuen 2014an, lo Bueno, lo Bello, lo Berdadero izenburupean. Hainbat egonaldi egin ditu atzerrian: Berlingo Kunsthochschule Weissensee-n, New Yorkeko Art Omi egoitzan eta Txinako Sichuan Fine Arts Unibertsitatean. Bere azken erakusketen artean daude, besteak beste, Qué morena estás (2017) bakarkako erakusketa Rekalde Aretoan, eta Bi Dos Two erakusketa kolektiboa Azkuna Zentroan (2018).

Nola traizionatu dezake norbere buruak norbere buruaren legea, nork bere burua iraunarazteko duen ohituraren kontra? Ni-aren fikzioari egindako traizio boluntarioa. Ustez norbera den eta egia emantzat duen hori traizionatzea. Simulakro eraitsia. Norbera zori hutsez den hori modu aktiboagoan agerrarazten ahalegintzea.
Nola traizionatu Maitasun Ona?

Norbere ofizioaren bilaketan, alibi kontzeptualen gainetik, pentsatzen dut nork bere buruari galdetzen diola ea zer ote den pertsona izatea, eta ea nola ote den norbera pertsona, eta, beraz, ea zer ote den artista izatea, eta ea nola ote den norbera artista.
Nire kasuan, galdera da ea nola eszenaratzen den pinturarekiko gatazka pinturaren bidez. Gaur eta orain, gatazka betean Izatearekin eta pintatutako gauzen izatearekin, eta Formarekin, Kolorearekin, Espazioarekin eta arau eta balio kulturalekin, garaikidea izateko eskakizunarekin eta gatazka Desioarekin. Begirada bakuna galtzen den momentutik, begiratu eta gatazka hori enkoadratzeko aukera besterik ez da gelditzen. Eta begirada inozo hura zer ote zen pentsatzea.

Adarrak bistara, zeruertzean lurra deskubritzen duen ahots bat, ulertuz edertasuna beti berritzen dela baldintza berri baten aurrean, intentsitate arraro batean, agerpen etenean, eta ez espero den lekuan.

Damaris Pan