GAZTEAK KANPORA

Itxialdian pasatako murrizketak akitzen ari dira. Bukatzea denon esku dago!

Orain askatasun gehiago dugu mugimendu, ordutegi, harreman eta planak egiteko. Baina horrek berarekin norbanakoek ARDURA gehiago hartzea dakar eta zuhurtziaz jokatzea. Bakoitzak bere burua zainduz besteak zainduko baiditugu (etxekoak, aitatxi-amatxi, osasun ahulekoak…).

Ikasturte bukaera, uda sasoi hasiera, gaztaroko ilusio eta grinak sasoi honetan ere loratzeko hainbat arrazoi egoten dira. Aurten ordea kontextua desberdina izango da; hortaz, gure seme-alaba nerabe/gazteei ondoko errealitatean direla aintzat hartuz:

  • bizipen eta arrisku intentsoak bilatzeko joera

  • lagunartea eta aisialdiaren osaketan

  • lagunek duten lehentasunezko postuarekin

  • kontsumoen errealitate hurbila

  • ezjakintasuneko etapari ezjakintasun ingurua gehituta

  • arrisku errealak neurtzeko berezko zailtasuna

Mezuak argi eta garbi adierazi beharko dizkiegu:

  • harremanak pantailetatik hezur-haragira pasatzen ari direla eta babes (musukoa, distantziak) eta garbitasun neurriak betetzea (eskuak maiz garbitu)

  • talde handietan oraindik ezin dela elkartu ohartaraztea

  • muxuek gaixotasunaren zabaltzean duten arriskua

  • kontsumoen berezko arriskuei, edalontzia konpartitu edo zigarro/porroak elkartrukatzeak gehitzen ahal duen eritasunaren zabaltzea

Ardura eskatzea eta erakustea heldutasunaren ezaugarriak dira, eta ez dezagun atzendu gure nerabe/gazteak bide horretan ditugula. Eta bide hori beraiek egiteko gure, helduon, eginkizuna akonpañatzea izango dela.

Akitzeko, gustatu edo ez, pasatako denbora berreskura ezina dugu. Hortaz, saia gaitezen etorkizun osasuntsu eta aberasgarria eraikitzen!