PASIOAREN LOREA

Pasio lorea dagoen lorerik ederrenetarikoa izango da eta bere propietateak ez dira atzean geratzen. Landare gisa esango dugu loaren nahasteetan eta nerbio sistemaren erregulatzaile onenetarikoa dela. Egokia estresa, insomnioa, antsietatea …. lantzeko, eta kasu horietarako erabiltzen diren sendagaiekin bateragarria da. Bere fruitua, PASIO FRUTA edo MARACUYAk ere, mantenugaiak ditu, hala nola A, C eta B bitaminak, propietate antioxidatzaileak dituztenak eta ikusmena eta anemia hobetzeko egokiak. Magnesio asko duenez, muskulu deskontratatzaile ona da ere.