-
Bi deialdien helburua Bizkaiko sektore artistikoari laguntzea da, kultur ekoizpenerako baliabideak eskainiz.
-
BilbaoArte Fundazioaren bidez makroerakusketa bat deituko da, “Ekaitzaren ondoren” izenekoa, eta saiakuntza kritikoetarako deialdi bat, “Isiluneen artean” izenekoa, osasun-krisiaren ondorioen inguruan.
Bilboko Udalak, BilbaoArte Fundazioaren bidez, Bizkaiko artistei zuzendutako bi deialdi berri aurkeztu ditu, 100.000 eurotik gorako balioa dutenak, Covid-19ak eragindako krisiaren ondorioak arintzeko eta arte garaikidea sortzeko Bizkaiko sektorea sustatzeko.
#BilbaoAurrera Planaren esparru orokorraren barruan, Udalak Bizkaiko sektore artistikoari laguntzen dio kultur ekoizpenerako baliabideak eskainiz, testu kritikoen deialdi baten bidez eta egungo testuinguru historikoan sortutako artelan eta bitartekotza-esku-hartzeen makroerakusketa baten bidez. Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko egungo egoerarekin bat datozen ekimenak dira.
Udalak arte eta kultura ekoizleen funtsezko eginkizuna nabarmendu nahi du, haien ekarpena eta garrantzia ezinbestekoak eta eztabaidaezinak bihurtu baitziren konfinamenduan. Krisi-egoeren aurrean oso ahula den kolektibo bati laguntzea da helburua, bai eta kultura-sektorean duen eginkizuna eta lana berreskuratzea ere, bere lanak eta gogoetak ikusaraziz.
“EKAITZAREN ONDOREN”, erakusketa eta ekintza osagarrien deialdia
Deialdi honen helburua hautatutako proposamenekin erakusketa bat edo batzuk egitea da. 25 laguntza emango dira, 2.000 eurokoak, eta erakusketaren ondoren 5 proiektu artistiko hautatuko dira. Proiektu horien izaera eta eduki egokienak egungo egoera eta horrek adierazten duen erantzun sozial, ekonomiko, politiko eta artistiko konplexua adierazi, aztertu eta/edo hausnartuko dute. Hautatutako proposamen horiek 5.000 euroko saria jasoko dute (oinarriak kontsultatu).
“ISILUNEEN ARTEAN”, pentsamendu kritiko kulturalari buruzko testuen deialdia
Deialdi honen helburua arte garaikideko praktiken bidez, Covid-19tik eratorritako egungo egoeraren aurrean sortzen ari den pentsamendu kritikoaren ekoizpenari erantzutea. 30 proposamen hautatuko dira gehienez, eta horien egileek 100 euro jasoko dituzte testua zabaltzeko eskubideen lagapen gisa. 1.200 euroko sari bakarra ezarriko da zeregin horretarako berariaz deitutako epaimahai batek hautatutako lan irabazlearentzat (kontsultatu oinarriak).
Bizkaian jaio eta/edo bizi diren eta artearekin eta pentsamenduarekin lotutako ekoizpena duten pertsona guztiak aurkeztu ahal izango dira bi deialdietara, adin-mugarik gabe.
Informazio gehiago
Fundación BilbaoArte Fundazioa
www.bilbaoarte.org