Lehen urratsa kide bilakatzea da: legearen arabera, nahitaezkoa da bazkidea izatea euskoen trukatzeko eta erabiltzeko; gainera, Eusko sareko bazkideen urtesariek haren diru iturri nagusia elikatzen dute eta haren independentzia bermatzen.
Urtesariaren zenbatekoa (urtarrilaren 1. guziz berritzekoa) :
-
- 12 €/eusko, 24 €/eusko edo 36 €/eusko (hautuaren arabera)
- 5 €/eusko (langabeak, behar gorrian diren pertsonak)
Bi hautu proposatuak zaizkizu :
Bazkidetza sinplea: eusko billeteak soilik erabiltzeko
Kidetzea + eusko-kontua kitorik irekitzea: billeteak + euskokart
EUSKO-KONTUA: ERABILBIDEA
Eusko-kontu baten irekitzeak ez du gastu gehigarririk ekartzen: zure urtesaria ordaintzen duzu soilik, bazkidetza sinplearen tarifa berean.
Eusko-kontu elektroniko seguru bat baduzu: Internet bidez behatzen ahal diozu, zure banku-kontuari bezala. Kontu hori kreditu txartel bati lotua zaio: euskokarta da.
Nola sartu sosa ene eusko-kontuan?