LEHEN ASTEAZKENEKO HITZORDUA: ZINEMA EUSKARAZKO AZPITITULUEKIN FILMAZPIT-EKIN LANKIDETZAN
8URT
2ABE2020
2020ko hilabete bakoitzeko lehen asteazkenetan «Lehen asteazkeneko hitzordua» proiekzio saila hartuko du BilbaoArteko Art House Zinemak, Filmazpit-ekin lankidetzari esker. Bere hirugarren edizioan 12 filma eta dokumental izango ditu ziklo honek, guztiak azken hamarkadan ekoiztuak, jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin.
Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.
UZTAILAK 1, 19:00
MATANGI / MAYA / M.I.A.,
STEVE LOVERIDGE
2018, Erresuma Batua – AEB, 96′ (12 urtetik gorakoentzat gomendatua)
Zuzendaria: Steve Loveridge | Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa | Gaia: Dokumental musikala
Sinopsia: Bi hamarkadatan bildutako etxeko bideoek agerian uzten digute M.I.A.ren bizitza, aurrena Londresen errefuxiatu bat zenean, Sri Lankako gerratik ihesi, eta hurrena, jarrera politikorik onartzen ez duen negozio bateko izar bihurtu zenean. Zinemagilea bokazioz, M.I.A. duela hogeita bi urte hasi zen bere bizitza eta bere ingurukoena grabatzen Londresko hegoaldean; bere familia, jatorriz tamila, bertan errefuxiatu zen gerratik ihesi. Bideoan biltzen aritu izan zen materiala itzela da eta aukera ematen du gazte immigrante zeneko bere bizialdia berreraikitzeko, Londresko arraza-mosaikoan musika iparrorraztzat hartuta bere burua kokatzeko. Ondoren etorriko zen guztia: hip-hopa eta musika urbanoa ezagutu zituen, dokumentalista gisa aritu zen lankidetzan Elastica-rekin (oso bestelako estratu sozialak barnean zituena), eta berea izango zen soinua eta historia bilatzeari ekin zion obsesiboki: Sri Lankara egindako bidaia, bere aitaren bisita (lider gerrillari tamila), bat batean izar bihurtzea, eta estatus hori baliatzeko hartu zuen erabakia, hau da, genozidio bat salatzea, ez Europak ez Estatu Batuek ezta entretenimenduaren industrian agintzen dutenek entzutea nahi zuten genozidio.