2013an euskoa billete bidez abiatu ondoren, 2017an euskokarta sortu zen. Eta egun euskopay, euskoz ordaintzeko manera berria plantan emaiten dugu eta honek euskoaren erabilera erraztuko du!
Egundanik ehun bat saltegietan erabiltzen ahalko duzu eta urte bukaera aintzin, Eusko sareko 600 dendetan, euskoz ordaintzen ahalko duzu zure mugikorraren bidez.
Jakina, euskopay erabiltzeak ez du kostu gehigarririk sortzen.
Euskopay-arekin ordaintzea biziki sinplea da!
Zure kide zenbakia eta euskokarteko PIN kodearen bidez zure mugikorreko euskopay aplikazioa idekitzen duzu, saltzailearen kutxan den euskopay QR kode karta eskanatzen duzu, salmentaren zenbatekoa sartzen eta ordaintzea baieztatzen duzu
Eta zure euskokarta?
Zure euskokart berria Eusko TPE bat duten edo beren mugikorrean Euskopay aplikazioa telekargatu duten saltegi eta laborari etxeetan erabiltzen ahalko duzu. Zure euskokart berrian den QR kodea eskanatzen ahalko dute.
Ez ahantz zure euskokart berria zure moltsan sartzea!
Nola telekargatu euskopay aplikazioa?
Zure mugikorrean, Play Store edo App Store-ean sartu, euskopay idatzi bilaketa barran eta instalatu. Besterik ez! Orain zure pantailan, euskopay ikurra baduzu, ordainketa bat egin nahi duzun bakoitzean, ikurraren gainean klik egin aplikazioa idekitzeko.
Edo aplikazioaren telekargatzeko hemengo botoietan klikatu
Euskopayekin, tokiko ekonomia sustenga dezagun
eta trantsizio ekologikoa bizkor dezagun!
Euskal Moneta
22 rue des Cordeliers
64600 Bayonne / Baiona
05 33 47 54 11
info@euskalmoneta.org
www.euskalmoneta.org
Photos © Tala Photographie Isabelle Miquelestorena
You must be logged in to post a comment.