TERREÑA (BILAKAERA)

Lehenago idi probetan erabiltzen bazen ere, orain batez ere txekorrak haragitarako ustiatzen dira. 3.199 animali erroldatuta daude. 2.838 eme eta 361 ar, 59 ustiategietan banaturik. Ustiategien tamaina 54 animalitakoa da. Ustaitegi sistema estentsiboa da. Apiriletik azarora mendietan ibiltzen dira eta abendutik martxora bailara gertuenetan.