EUPOLIS: PERIKLES (K.A. V. MENDEA)

Ele ederretan ez du parekorik Periklesek
zutitu eta hitza hartzen duenean,
hamar oin onetatik, gure hizlari arruntei
abantaila ateratzen die lasterkari on baten gisa.
Ez bakarrik emankorra, horra gainera gogatzeko ahalmena
bere ezpainetan bermaturik. Lilura pizten zuen,
eta mintzalariek duten botere esklusibo hori zuen,
gizonen bihotzak bulkatu eta eztenaren atzetik eramateko boterea