BEHI-GORRI, BASKA, PIRENAICA EDO AEZKOANA (MORFOLOGIA)

Ematen zaion izen ezberdinek ze inguruetan ibiltzen diren deskribatzen dute, baita azal koloreari erreferentzia eginez. Animalia kopuru gehien Euskal Herrian dago, Nafarroan batez ere.

Profil zuzeneko animalia da, haragitarako ustiatzen dena. Buru ertaina, “lira” moduko adarrak. Aurpegi motza, begi haundiak, mutur zabala eta masail indartsuak.

Bizkar alde zuzena, sahietsak arku moduan, ipurdi eta hanka oso garatuak.

KOlore gorri edo zuri, begi inguruetan borobil moduko kolore argiagoa, sudur eta mukosak arrosa kolorekoak.

Adarrak eta azkazalak kolore argikoak.