NIRE AHIZPA PERFEKTUA

LEHEN ASTEAZKENEKO HITZORDUA: ZINEMA EUSKARAZKO AZPITITULUEKIN FILMAZPIT-EKIN LANKIDETZAN

8URT

2ABE2020

2020ko hilabete bakoitzeko lehen asteazkenetan «Lehen asteazkeneko hitzordua» proiekzio saila hartuko du BilbaoArteko Art House Zinemak, Filmazpit-ekin lankidetzari esker. Bere hirugarren edizioan 12 filma eta dokumental izango ditu ziklo honek, guztiak azken hamarkadan ekoiztuak, jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin.

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

 

ABUZTUAK 5, 19:00

NIRE AHIZPA PERFEKTUA,
SANNA LENKEN

2015, Alemania, 95′ (7 urtetik gorakoentzat gomendatua)

Jatorrizko izenburua: Min Lilla Syster | Zuzendaria: Sanna Lenken | Aktoreak: Annika Hallin, Henrik Norlén, Maxim Mehmet, Amy Diamond, Hugo Wijk, Rebecka Josephson, Emelie Strömberg, Amy Deasismont, Karin de Frumerie, Bahador Foladi, Åsa Janson, Ellen Lindbom | Jatorrizko hizkuntza: Suediera eta ingelesa | Gaia: Elikadura arazoak nerabezaroan

Sinopsia: Stella (Rebecka Josephson) nerabezaroko mundu liluragarrian sartzen denean, bere ahizpa eta eredu zaion Katja-k (Amy Deasismont) elikadura arazoak ezkutatzen dituela ohartzen da. Pixkanaka gaixotasunak familia bitan banatzen du. Jelosia, amodio eta traizioaz diharduen istorio bat, adeitasun, sakontasun eta umorez hamaika urteko neskato baten ikuspuntutik kontatua.


https://bilbaoarte.org/jarduerak/lehen-asteazkeneko-hitzordua-cine-en-version-original-con-subtitulos-en-euskera-en-colaboracion-con-filmazpit/?lang=eu