Etxepare Euskal Institutuak antolatutako eta Euskadiko Filmategia Fundazioak kudeatutako Kimuak programaren 23. edizioan banatuko den film labur sorta da.
Aurtengo batzordea honako kideek osatu dute:
Michèle Driguez –Montpellierreko (Frantzia) CINEMED Mediterraneoko Zinema Jaialdiko film laburren saileko arduraduna–, Alfonso López –Donostia Kulturako Zine Unitateko teknikaria eta Bang Bang Zinemako kidea–, Dora Martí –Valentziako IVAC Kultura Institutuko ikus-entzunezko sustapeneko eta Curts Comunitat Valenciana film labur katalogoko arduraduna–, José Luis Rebordinos –Donostia Zinemaldiko zuzendaria– eta Nekane E. Zubiaur Gorozika –Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea eta ikertzailea–.
Aurkeztutako 72 proposamenak aztertu ostean, honako film laburrak aukeratu dituzte:
-
BARBUDOS, Tucker Dávila Wood eta Larry Mankuso
-
DAR DAR, Paul Urkijo Alijo
-
EHIZA, Hauazkena Taldea
-
EL RUIDO SOLAR, Pablo Hernando
-
INTERIOR TAXI NOCHE, Iban del Campo eta Silvia Rey
-
QUEBRANTOS, Maria Elorza eta Koldo Almandoz
-
YA NO DUERMO, Marina Palacio
Katalogo berriak animazioa, dokumentala eta forma ezberdinetako fikzioa jasotzen ditu.
Hizkuntzei dagokienez, filmetako bi euskara hutsean daude, bi gaztelaniaz, bat ingelesez eta gaztelaniaz eta beste bat ingelesez. Azken batek, animaziozkoak, ez dauka dialogorik.
Kimuak-ek euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu.
Hautatuak suertatu diren film labur horiek nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.