ELANTXOBEKO KAIA

Elantxobeko kaia helmuga zait egun,

euskal kosta segituz, belaz ez hain urrun.

Leku gutxi dago han, kanpotik bazatoz,

zure amarratzeko, gelditzeko asmoz.

 

Elantxobeko kaia ikusi aurretik,

topatzean itzuli beharko duzunik

ez duzu uste nahi, poztasun giroa

zure bornuan geldi dadin oparoa.

 

Elantxobeko kaia, betea da bera,

orain Lekeitiora, berdin Bermeora.

Isiltasun ametsa, gaua pasatzeko

oi portutxo lasaian, duzu ahanzteko.

 

Elantxobeko kaiak, haurrak zure ordez,

oihuka uretara berriz zorionez

entzunen ditu gogoz eta familiak,

eguzkitan eztanda, eleketariak.

 

Elantxobeko kaiak, labarraren pean,

arrantzaleak ditu, itsas bazterrean.

Balizko gau hartako zure konpainia,

zorretan izanen da: jateko doi-doia.

 

Elantxobeko kaiak, zure urruntzean

ez zuk bezala orain bere aurpegian

etxe gorri-zuriak ikusiko ditu,

betiko xarmagarri duen begi keinu.

 

2020/01/05

Hatsaren Poesia – Olerki Bilduma – 2020