BARBUDOS

2013ko apirilean, AEBek ezarritako blokeoagatik ere, Bob Wood estatubatuarra Kubara itzuli zen, handik alde egin eta ia 60 urtera.

Habanan ingelesez eta gaztelaniaz filmatutako dokumental hau, Tucker Dávila Woodek eta Larry Mankusok sinatu dute. Dávila Wooden bigarren film laburra da Kimuaken, 2015ean Duellum fikzioarekin parte hartu baitzuen.

New Yorken eta Madrilen trebatu eta lan egin ondoren, Tucker Dávila Woodek (Bilbo, 1976) Mankuso ekoiztetxea sortu zuen 2005ean. Etxe horretan ekoitzi ditu bere lan nabarmenenak: Los PerfeccionistasLos 4 McNifikos edota Duellum. Orain El Comediante bere lehen film luzea garatzen ari da, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Horrez gain, askoren ustez, Larry Mankuso ekoizle handi bezain pertsona gaiztoa da.

Vimeovimeo.com/mankuso