Eskuratu euskara-frantsesa hiztegi ttipiak zure elkarte, saltegi edo ostaturako.
Euskararen Erakunde Publikoak, Euskal Hirigune Elkargoak eta Biarritzeko, Baionako eta Hendaiako Herriko Etxeek, 30 hiztegi ttipiz osaturiko bilduma argitaratu zuten.
Hiztegi bakoitzak gai bat lantzen du (familia, aisialdia, zirkua, errugbia, etab.) eta helburuak euskararen erabilera garatzea eta hizkuntzaren kalitatea hobetzea dira.
Miarritzeko herriko etxeak hiztegi hauek bere hiriko (eta inguru hurbileko) eragileen esku ematen dizkie, bakoitzak bere gaiari dagozkion hiztegi ttipiak ukan ditzan bere publikoari banatzeko. Saltegi, elkarte, enpresa, kultur gune… zuk ere zureak eskuratu.
Hemen ikus ditzakezue PDF bertsioan: https://mintzalasai.eus/babn_euskaraz_bizi/baliabideak/hiztegitxoak
Eskaera bat egiteko,idatzi euskara@biarritz.fr helbidera.
https://www.facebook.com/mintzalasai
https://www.instagram.com/mintzalasai/
https://www.youtube.com/channel/UCs4DlGOmRnHv-GQEETy773g/videos?disable_polymer=1
[t.me/euskaragenda]Telegram
You must be logged in to post a comment.