PAPAYA

Ezaugarri asko ezkutatzen dituen fruitua da. Bere osagai nagusia PAPAINA izeneko entzima da. Digestioa egiten laguntzeko garrantzitsua da pepsina izeneko zuku gastrikoan daukagun entzima batekin duen antz handiagatik. Gainera, papaina kontaktu-lentearen garbiketa produktuak fabrikatzeko erabiltzen den osagaietako bat da, entzima horretan duen kontzentrazio handia bereziki desinfektatzailea bihurtzen baitu.