NESKA BANDA

LEHEN ASTEAZKENEKO HITZORDUA: ZINEMA EUSKARAZKO AZPITITULUEKIN FILMAZPIT-EKIN LANKIDETZAN

8URT

2ABE2020

2020ko hilabete bakoitzeko lehen asteazkenetan «Lehen asteazkeneko hitzordua» proiekzio saila hartuko du BilbaoArteko Art House Zinemak, Filmazpit-ekin lankidetzari esker. Bere hirugarren edizioan 12 filma eta dokumental izango ditu ziklo honek, guztiak azken hamarkadan ekoiztuak, jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin.

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

 

IRAILAK 2, 19:00

NESKA BANDA,
CÉLINE SCIAMMA

2014, Frantzia, 112′ (12 urtetik gorakoentzat gomendatua)

Jatorrizko izenburua: Bande de filles | Zuzendaria: Céline Sciamma | Aktoreak: Karidja Touré, Assa Sylla, Lindsay Karamoh, Marietou Touré, Idrissa Diabate, Simina Soumare, Cyril Mendy, Djibril Gueye | Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa | Gaia: Parisko auzo pobreetan gaztea, emakumea eta beltza izatearen patua

Sinopsia: Marieme familia-inguruneak, kale itsu batera daraman eskola-ibilbideak eta auzoko mutilen legeak zapalduta bizi da, baina hiru neska askatasunzale ezagutzean, bizimodu berri bat hasiko du. Izena eta janzkera aldatu eta ikastetxea utziko du bandan onar dezaten, askatasunerako bidea izango den itxaropenarekin.

 

https://bilbaoarte.org/jarduerak/lehen-asteazkeneko-hitzordua-cine-en-version-original-con-subtitulos-en-euskera-en-colaboracion-con-filmazpit/?lang=eu