Nafarroan aurkitzen dugu batez ere behi arraza hau, Aezkoa eta Pirinio ingurutan. XX. Mendeko 70. Hamarkadan desagertzekotan egon zen eta azken urteetan dexente haunditu da zensoa, Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian, baita Aragoi, Katalunia, Burgos, Soria zein Extremaduran. Zensoaren haunditzea, Nafarroako (eta ondoren besteak) Gobernuak eskeinitako diru laguntzei esker etorri zen, baita harakinek arraza honekiko zuten ikuspegi onagatik.
Haragi behia da, eta semi-extensiboan izaten da batez ere. Gure inguruetara ohitzeko erreztasuna, altuerako belardietan jateko duen ezaugarritasunagatik. Behien aratxeak ustiategietan gizentzen dira, pentsua eta lastoa emanez. Haragi arrosa kolorekoa. Euskal Herrian bi kalitate zigiluenpean babestn da, “Nafarroako Aratxea” eta “Euskal Okela”.
Gaur egun 40.000 bat buru daude, % 46a Nafarroan.