EL RUIDO SOLAR

Pablo Hernando gasteiztarrak (1986) bere lehen film laburra du Kimuaken. Nahikari Ipiñak ekoizten du, Code 7 Pictures etxearekin.

El ruido solar, gertaera kosmiko ulertezin baten ondoren etorkizunaren ikuspegi labur bat izan zuten pertsonei buruzko istorioen bilduma da. Eva Llorach, Ingrid García Jonsson, Miquel Insúa, Julián Génisson, Lorena Iglesias, Vito Sanz, Alejandro Morellón, Axier Raya eta Vicenç Mirallesek osatzen dute aktore-multzoa.

Egileak hainbat film labur idatzi eta zuzendu ditu. 2015ean egin zuen Berserker film luzea Sevillako Europako Zinema Jaialdian estreinatu zen eta Las Nuevas Olas Sari Berezia irabazi zuen. 2016an Esa sensación idatzi eta zuzendu zuen Juan Cavestany eta Julián Génissonekin batera, eta Rotterdamgo Zinemaldian estreinatu zuten. Urte horretan bertan, Xixongo Zinemaldiak atzera begirako bat eskaini zion.

IMDB: imdb.com/name/nm4933787/?ref_=tt_ov_dr